XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inoiz ez da egoten arazorik lehenengo tiroaz hiltzeko, seko uzteko.

Beti erortzen da modu berean zerraldo.

Mikeri asko gustatzen zaio eta orain bere lagunak ere pertsona bat hiltzea zer den sentituko du.

Jakina, aurrean dagoena ez da pertsona bat, metalezko pistolaria baizik, robot pistolaria.

Zorrotik zorrotik atera: desenfundar armak atera dituzte eta tiro bakar bat entzun da.

Mikek hau pentsatu du:

- Orain Yul lurrera jausiko da.

Baina Yul ez da jausi.

Tiro bakarra entzun ondoren, gorputz bat jausi da lurrera: John izan da.

Mikek ezin du sinestu, baina egia da. Korrika hurbildu zaio Johni, larrituta larritu: kezkatu..

-John, nola zaude? Lasai egon, lasai!

Johnek ume baten begiak ditu.

Zabal-zabalik daude, platerak bezala.

Bere aurpegiak ezertxo ere ez duela ulertzen adierazi nahi du.

- Hau nire odola da! Zergatik egin dit hori, Mike? Zergatik?

-Ez dakit, John -besterik ez zaio bururatu bururatu: burura etorri, ocurrisele a uno Mikeri.